XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AURREPRODUKZIOA

Orain, proiektua burutu aurretik, dena ondo ulertu dugun ikusiko dugu. Beraz, binaka jarri eta ondoan dagoen informazioarekin eta kontrol zerrendan esaten denari jarraituz, triptiko bat sortu behar duzue. Triptikoaren gaia, noski, Iparra - Hegoa da. Erabili ahal duzuen informazioa honako hau da:

IPARRA

- Bizi-iraupena: 81 urte.

- Janaria: elikadura, bizimodu eta osasun zerbitzu egokiak.

- Familia: 20 urte baino gehiagoz ezkondu eta haur bat edo bi. Haurdunaldian zainduta egongo da, eta ospitalean erdiko da.

- Osasuna: heldua izatean, arrisku handiena istripu bat izatea etxean edo errepidean. Agian bihotzeko ondoeza edo minbizia izango du, baina, laguntzari esker, gaindituko du.

- Zahartzaroa: Laguntza asko jasoko ditu. Urteko osasun gastuak: 1.000 dolar.

HEGOA

- Bizi-iraupena: 43 urte

- Janaria: gaixotasunak elikadura txarragatik: tuberkulosia, kolera eta diarreak.

- Familia: nerabe ezkondu eta 10 seme-alaba edo gehiago. Hauetatik hiru edo lau bost urte bete aurretik hilko dira anemia kronikoa, elikadura desegokia eta paludismoagatik.

- Osasuna: emakumeak familiaz arduratu eta gainera lurra landuko du, eta honek beste arazo batzuk ekarriko ditu: sukarra nekea eta infekzioak.

- Zahartzaroa: Zahartzaroa iristean bihotzeko ondoezez edo minbiziz hilko da. Bere herriak urtean dolar bat edo gutxiago erabiliko du bere osasunean, berak ezin izango baitu ezer ordaindu.

Kontrol Zerrenda

Binaka. triptiko bat sortu Iparra -Hegoa gaiari buruz.

Aurkezpena

- Triptiko baten itxura eman behar diozue, hau da, orri bat hiru zatitan banaturik.

- Testua eta irudiak nahasturik kokatu.

- Marrazki, argazki edo irudien azpian esaldia idatzi zergatia argituz.

- Letra argia eta txukuna.

- Triptikoaren eskema honako hau da (eskema bisuala): Izenburua - Gaiaren azalpena edo definizioa - Arrazoiak eta historia apur bat, datuak - Konponbideak eta irteera pertsonala - Eslogana.